Itxaro Borda

Itzulerarik ez

2026ko ekainaren 20a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gauza interesgarriak gertatzen dira Kilian Mbapperen golak ospatzen edo Iran eta AEBen arteko bake tratuaren edukia balioztatzen ari garen bitartean. Txina buru, Asia bete-betean mundu mailako ekonomia (des)orekatzen dabil, sortaldeko zibilizazioak gainbehera omen doaz eta eskualde guzietan obserbatzaileek nazional-liberalismoa deitzen duten muturreko ideologiak ari dira botereetara heltzen. Beldurtzekoa bada bistan dena, normal den moduan zuzen-zuzena horma jotzera doan planeta honetan!

Berlineko murrua erorarazi zutenean lurralde eta ideologia gatazkak desagertuko zirela pentsatzen zela azpimarratzen du Branko Milanovic irakasleak, eta justuki, gaurko egunean, bi puntu itsu horiek dute min egiten. Orain arte globalizazioaren kudeaketa eramaten zuten estatuen nagusitasuna zalantzan ematen du ikusten dugun ekialdekoen garapen orokorrak, egitura sozial injustuak eraikiz gainera. Jakintsuaren arabera, jendetza amilduen suminduraz baliatuz, miliardunekin gobernatzen duten politikariek badakite sistema ez dela neoliberalismora nehoiz berriz itzuliko: salba bedi ahal duena...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE