Jabetza

Itxaro Borda
2010eko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Derridak negarrez ekarri zuen Marxen dolua duela zenbait urte. Kapitalismoa jada fede biltzaile total eta bakunaren antzera aitzina doakigu. Hartzen gaitu, gatibatzen gaitu, odolusten gaitu eta azkenean indargabetzen. Izpirituaren hondarrak squatatzen dizkigu, bereziki neoliberalismoaren aldaerak. Arima erratuen jabe jarri da, irudiz luzarako.

Marxetik Goldman Sachserainoko xendrak ehun urte eskas iraun du. Bata eta bestea ez dira irrigarriak bistan dena. Arrazoi zuen Derridak malkotan urtzea eta oraino ez zuen dena ikusi: adibidez gure desirak nola erabiliak diren, gutxiengo oro-ahaldun baten aberasteko. Eskuin dekonplexatua deitzen den saldoko kideak partikularki. Esklabotzen gaituzte. Dirua irabazteko desira aipatzea aski da edo lehiakortasunarena. Lagun protsimoaren kalitzeko prest gaude orduan. Aita eta amak saltzeko. Ukatzeko. Urkatzeko.

Mutil eta sehi malgu moldatzen dituzte jendeak. Pasioak baitira dagoeneko explotatzeko geratzen diren eremu bakarrak. Zoriontsu ibiltzekoak gara derrigorrez. Egiturak bakartzen eta eskizofreniko bilakarazten gaitu. Sozial alorra likidatzera daraman biolentzia handia dago bidearen hegietan. Kapitalismo salbaia zalantzan jartzen bagenu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.