Itxaro Borda

Jauziak

2026ko ekainaren 13a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Euskararen egoera, bereziki belaunaldi gazteetan, larria da. Idatzian eta ahozkoan. Estatistikek hori erakusten dute bederen. Euskara ez da beti zorioneku-a. Mendeetan zehar diglosia giro batean iraun du eta iraupen hori ikusgarria izan da. Baina gaur badirudi burutzerik ezin dugula egin: beldurra sortzen digute adimen artifizialeko baliabideek, bai eta makineria erraldoiaz eta inpunitate osoan aitzina dabiltzan inguruko hizkuntza haroek ere. Ezagutzen ditugun bizimodu likidoetan urtzeko denbora behar du, sare sozialetako kripto-solasaldietara egokitzekoa, gauzak erran gabe errateko ohiturak saihestuz.

Orain edo sekula ez diote euskararen alde aritzen diren elkarteek. Euskaraz jauzi egitera deitzen gaituzte, bizitzera, irakurtzera, harremanak irutera, lan egitera eta, zergatik ez Miarritzeko Pride egun honetan, larrua jotzera –baina hau ez da hain erraza! Euskararen alorrean, haurrak bezala mimatuak edo goxatua izatea maite dugu, gustatzen zaizkigu animoak, deiak, belarri edo aho txapak eta gaizki egiten dugunean, merezi uste ditugun... gaztiguak!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE