Itxaro Borda

Jendeak

2026ko urtarrilaren 8a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Baionako geltokiko jatetxean nintzen urte berri bezperan, lagunek huts egin zidaten arren. Profitatu nuen plater begetariano on baten manatzeko. Bakartasunak abantaila bat badu: munduari adiago egoteko aukera ematen dizu eta jendea errazago hurbiltzen zaizu, nonbaitetik ezagutzen zaituela uste duenean bereziki. Eguerdi hartan, andere bat nuen solaskide: aspaldian erretretan zen eta ez aspertzeko, pertsonak laguntzeko lanaldi erdi bat hartua zuen. Honaino bikain, ezta?

Senarrak koñak baso bat ekarri zion eta mihia askatu bide zitzaion: «Goizean goiz jaikitzen naiz, lanean ari nahi ez duten kasu sozial horien guzien probetxurako, lanak gizakia zurkaizten du baina bada jende gehiegi sistemaz baliatzen dabilena...». Wesh-wesh marmaratu nuen nirekiko. Gorrotoa zekarren ahotsean eta ageri zen Bolloré enpresariaren medien segitzaileetatik zela. Ez nuen iharduki haserretuko zitzaidala beldurrez. Hargatik ez nuen ulertzen besteen aurka lanean ari zen emazte horren zuzengabeko diskurtso kitzikatzailea: hain gaizki baldin bazen, zergatik ez zuen lana uzten?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.