Bira

Kanpora

Itxaro Borda
2011ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Sarkozyren mintzaldiak orain Gaddafirenak bezain laburrak dira. Boteretsuek errealitatea ukatzen dute halaber. Kalamiti MAM kanporatua izan da bai eta Hortefeux feldkapo handia. Maghrebeko krisiaren saihets ondorioak direla argi da. Uxue Alberdiren nobela baten titulua erabiliz, Matignon aldean alki joko soila eraman dela erran genezake. Baina ez bakarrik hor...

Turrutak ozen Aviron Bayonnais delakora etorria zen Bernard Laportek ere etxerako bidea hartu zuen buztana besapean –edo biologiarekiko egokitasunez ixtapean hobe. Astelehen goizean gizon orroalariaren haserre gorria hauteman zitekeen irratian eta tiranoek duten probintzianoekiko gutxieskeria nabaritzen zitzaion ahotsean. Francis Salagoiti presidenteak ABrugby gunean xehetasunak ematen ditu. Jokolariak oro nuls batzu zirela zioen Laportengan konfiantxarik ez omen zuten gehiago, eta EH-n, badakizu, konfiantxa dago lehen. Betaurreko saltzaile ospetsuak berdinki urte bukaeran arraunalarien ontzia abandonatuko du.

Auguri onekin hasi da urtea. Zuhurtziak eskatzen du min egiten diguten izateak eta gauzak aurtikitzea udaberriko boketa latsaren karietara. Datorren asteburuan Anoetan ibiliko da AB eta menturaz Gaddafi ihesean...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.