Onintza Enbeita
BIRA

Kotxeak

2023ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Iragarki bat ikusi nuen aspaldi Kataluniako egunkari batean. Auto bat saldu nahi zuen gizon batena zen. Autoak bazituen hemendik Ilargira omen dauden adina kilometro eginak, eta gidariak bere tristezia adierazten zuen: pena ematen zion kilometro horiek guztiak Badalona eta Mataro artean egin izanak. Ez dakit autoa saltzea lortu zuen, baina harrezkero beti pentsatzen dut ea nondik nora nabilen kotxean. Hamar mila kilometro egiten ditudan aldiro galdetzen diot neure buruari ea noraino iritsi naizen. Ez dit auto barruan ordu askoegitearen sentipena kentzen, baina ez nuke nik ere Ilargirainoko distantzia Muxika eta Gernika artean bete nahi.

Azkenaldian, gainera, ohartzen ari naiz zenbat aldatzen diren paisaiak oinez goazenean. Autoz egiten ditugun bideen mapak dauzkagu buruan, baina ibilbide bera oinez egiteak aldatu egiten du perspektiba. Paisaia aldatzen du errepidetik kanpo, baina hala ere bidean, ibiltzeak. Gure auzoan jende askorekin hitz egiten genuen lehen, eta orain kotxetik agurtzen ditugu inguruko baserrietako bizilagunak. Harrigarria da zenbat erraztu digun bizimodua kotxeak, baina garraio publikoan pasatzen ditugun ordu estrak ez dira beti galdutako orduak. Perspektibaz begiratuta, kotxean gehiegi ibiltzeak batzuei bakarrik ematen dizkie mozkinak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.