Onintza Enbeita
BIRA

Kultura Urdaibain

2023ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Gero eta errealagoa iruditzen zaigu Guggenheim berria. Urdaibain egin nahi dutenaz ari naiz, noski. Lehenengo ahaleginean zunda-globoa baino ez zen izan, eta jende askok pentsatzen du orain ere hauteskundeetarako asmatutako proiektua dela, baina kontuz. Ez da kasualitatea EAJk Gernikako Udala hain erraz eman izana Jose Mari Gorroñori. Erraz, edo merke behintzat. Urdaibai deitzen zaion munduaren bazter honetan bazegoen berreskuratu nahi dugun ur partzuergo bat. Ez dute nahi Bilbao Bizkaia izeneko partzuergotik atera gaitzaten. Zenbat eta erabiltzaile gehiago, ilunagoa eta arbitrarioagoa da kudeaketa. Ez dute Guggenheim amaitu gabe utzi nahi. Beti egon den bidea masifikatu eta kulturari lekua egingo diotela esaten dute, baina halako proiektuetan kultura ez da inportantea, inportantea dirua da. Eta horrek ekarriko duen turismo eredua ere inbaditzailea da. Hemen bizi garen askok nahiko ez genukeen modukoa: gure bizitzen gainetik pasatuko dena. Manifestazio jendetsuak egin dira gu bizi garen eskualdean Guggenheim egin ez dezaten. Ez dakit zerbaitetarako balioko duten, baina lehengoan etsigarria egin zitzaidan zentzuduntzat dudan pertsona batek Guggenheimen alde egitea ikuspegi kulturaletik. Ni ere kulturaren alde nago, baina gurearen alde; konplexurik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.