Onintza Enbeita
BIRA

Laguntzera

2023ko azaroaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Aspaldi Nikaraguara joan omen zen beste hainbat euskaldunekin batera. Haien buruetan iraultza egiten laguntzea omen zen asmoa, baina Nikaraguara heldu bezain laster esan omen zieten «guk iraultza egin dugu dagoeneko!». Hara, lehenengo belarrondokoa! Bestelako lanak egiten jarri omen zituzten, eta haiek porlana egiten jakin ez, eta bertako arduradunak irakatsi egin behar egokitutako lana nola egiten zen. Orduan erabaki omen zuen hobe zela Nikaraguara joaten erabili zuen dirua zuzenean haiei ematea. Ba omen zeukaten haiek lanerako nahi adina esku, eta hemengoek traba ere egin omen zuten.

Zer pentsatua eman zidan. Beste herrialde batera joaten gara laguntzera, eta, ordu libreetan, haiek normalean egin ezin dituzten gauzak egiten ditugu. Dirua daukagulako eta gure oporrak ere badirelako. Gogoratu dut nola ezagutu genuen Senegalen, duela hamazazpi urte, GKE batentzat lan egiten zuen gizon bat. Auto itzela zeukan distantzia ez oso luzean hara eta hona mugitzeko, eta bertakoen aldean etxe dotorean bizi zen. Hala ere, bera ari zen hangoei bizimodua nola atera behar zuten irakasten. Laguntzeko modu guztiak ez dira beti lagungarri, edo, behintzat, laguntzen dugun modua baino modu hobeak izango dira askotan laguntzeko. Ez da beti hala izango, baina batzuetan bai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.