Itxaro Borda

Larrutik

2026ko urtarrilaren 13a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Duela bi hilabete Koordinakunde Erruralaren buru bilakatu zenean, Bertrand Ventauxek erran zuen: «Ekologistek hilarazi nahi gaituzte, larrutik ordaindu beharko dute!». Txalo artean, alabaina! Eta laborarien haserrearen helburu asko, inpunitate osoan, bioaniztasunaren eta uraren agentziak edo ANSES bezalako osasun kontrola erakundeak dira. Onartuko dugu ituak ongi hautatzen dituztela, jendarteak ere «ekologia punitiboa» goraki salatzen eta hastio duen garai honetan. Denek nahiko bailukete indar mikorik egin gabe planeta puta hau salbatu...

Bideak trabatzeari utzi berri dioten laborariek badakite, funtsean, beraien eredu industrialak ez duela etorkizunik, ez dutela segitzen ahal herritarrak pozoitzen, ausarki esportatzen eta bihiak, ogia egiteko baino, abereak hazi eta lurrak gorritzen dituen haragia ekoizteko baliatzen. Mugimenduan diren nekazariek, ororen buru, jakingo dute ez dituela ekologiak edo ez-garapenaren ideiak peko errekara eramaten, baizik eta larrutik sostengatzen eta elikatzen duten sistema produktibistak!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.