Bira

'Last waltz'

Itxaro Borda
2011ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Mirakuilua izan da, irakurle, hiru urtez kafearen orduan egunkari honetako bira hau irensten zenuenekoa, huts egin gabe sekula, Euskal Herriko zazpi hegaletarainoko lotura mutua bezala. Mundua karrakatu dugu elkarrekin eta nik, esperientzia ederraz gozatzeaz gain, funtsean enea ez zen bizitza bat amestu eta eraman dut. Gerriko eta lepoko gorriak soinean izkiriatzen dut the last, but not the least.

Eskerrak bihurtzen ditut ziberberriak bidali dizkidatenei, Josebari bereziki ekonomia mailakoengatik, zoriondu, kritikatu eta gramatika aldetik zuzendu nautenei, Aiziritzeko Benati adibidez, iparralde ekialdeko euskara haluzinatu honen zama suharki jasan dutenei halaber. Eskerrak ere Judith Butler, Monique Wittig, Maria Merce Marcal, Annie Mae Pictou eta Marie-Monique Robini, Ta Nea Athenako izparringia ahantzi barik. Egia erran batzuetan Santutxu eta Hiriburu etsitu dituzket, baina zin dagit ez dela neronen borondatez izan, aldi berean eiherran eta labean nintzelako baizik. Mertzi biziki.

Idazlearen oinarrizko isiltasunera itzuliko naiz, Wiesbaden eta Bartzelona —Pep Guardiola gurutzatuko bide dut Polonian— dauzkat jada helburu.

Hitzen ispiluaren hamaikagarren eta azken emaitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.