Itxaro Borda

Leize mentura

2025eko uztailaren 11
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Hipotesi aro batean gaude. Zernahitarako eraikitzen ditugu. Batzuetan etorkizuna asmatzen saiatzeko eta besteetan gure baitan leizea dirudien izugarrizko zulo beltz baten irekitzeko, euskararen geroa marrazten dugunean adibidez, edo azken egun hauetan Euskararen Erakunde Publikoa bere politika linguistikoak finantzatzeko baliabiderik gabe geratzearen ondorioak jorratzen ditugunean. Hotzikara latzak hormatzen digu bizkar hezurra eta isiltasun txapa batek lehertzen gaitu berehala.

Sortzaile eta idazleok euskararik gabeko ingurune baten hipotesiak landu ditugu askotan. 100% Basque nobelan Maialen izeneko azken euskal hiztunaren ehortzetak kontatu nituen, otoitz, kanta eta intsentsu artean. #10garrena podcast entzutetsuan ere Campeonato de versolaris ekitaldi bat plantan eman zuten, gaztelar eder batean ari zen Magdalena Lopez Arboleda irabazle izendatuz. Irri mikatza hazten digute egiantzeko perspektiba hauek.

Hargatik, leize linguistikoaren hegian zutunik, lasaitu ederra hartzen dugu ohartzen garenean, gazteleraz ala euskaraz, Maialen L. dela beti txapeldun ateratzen...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.