Bira

Lekuko

Itxaro Borda
2011ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Hamazazpigarren Korrikak iparraldea zein ederki zeharkatu duen ikusi dugu lanera joan aitzin, obra izugarria egin duten Kanaldudeko erreportailari ausarten bideoei esker. Gauak. Egunak. Makadam disdaitsuak. Lainoak. Irriak. Lekukoaren eramatea ardura handia zen askorentzat. Elkarrizketen bidez Saratik Hendaiarako ipularretako euskararen egoera aipatu da eta hobera doala ondoriozta daiteke, duela hamarkada bi irabazia ez zen sendimendu eta atxikimendu mailan bederen. Irudiak iltzatu zaizkigu burumuinetan: Sarako plazara heltzea, apirilako euria, Miarritzeko karrikak, Baionako ziunta eroa, adineko hats hantuak, Bezkoitzeko gazteak, Hazparneko ilunpea, isilak eta kalakariak, Arberua, Baigura, Donapaleu, Maule eta Garaziko ikastoletako haurren abilezia bozkariotsua, Larzabaleko kolegiokoena halaber, presoak etxera banderolak, Oskaxeko hezetasun goiztiarra, argi urrakoan alferrak, langileak, laborariak, Baigorri, Itsasu, Azkaine, ezezagun oldeak eta azkenik Hendaia. Itxura guztiekin agian, urte hondarrerako, Kanaldudekoek DVD bat plazaratuko digute, kanpoan dauzkagun haurrideekin euskaldun izatearen plazera, Leizarragak lerrakeenez partekatu dezaguntzat.

Post Corrica Vasconum Irus.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.