Itxaro Borda

Loa galdu alde

2026ko uztailaren 16a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Loaren arazoa aipatu dugu jada zutabe hauetan berean. Hirugarren berote garai hauetan ikerlariak ohartzen dira arazoa uste dena baino askoz sakonagoa dela eta datozen urteetan, tenperatura orokorren goratzearekin, are latzagoa suerta daitekeela. Ingurugiroak freskoa behar du gorputzak hozteko eta loa bideratzeko. Hondar asteotan, tenperaturak hogei gradu baino gehiagotan dabiltzanean, horrek ezinezkoa dirudi. Jende frankok, ondorioz, ez du goizalderaino atsedenik hartzen.

Gau beroak, batzuek ukatzen duten aldaketa klimatikoaren ageriko frogak dira. Atmosferako suak gutariko zaurgarrienak jotzen ditu nagusiki. Kalkuluen arabera, zakur-bero denboretan, gaurtik mende honen bukaerara, hiru egun hurbileko lo ordu kopurua galduko genuke, urtean 50-58 oren hain zuzen ere. Lorik gabe agian, bizitzeko modu biologikorik ez genuke, gauez hil behar dugun ordenagailu baten antzera funtzionatzen omen duelako garunak. Argitasun natural faltak ere kalteak eragiten ditu zerebroan, autoritateek gure etxe itxietan konfinatzera deitzen gaituztelako.

Non dira ttuntturrun berdeak?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA