Itxaro Borda

Lotofagoak

2026ko urriaren 1a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Lagun bat badut, asteburu guziez, San Izpirituko Balto prentsa-dendan bere lotoa egiten duena. Sei zenbakiko txartela eskuetan datorkit bisitaz, bere buruaz harro eta kontent. Eta ni pozik, bistan dena, dirurik xahutu gabe, irabazten baldin badu nik ere bere etxeko giltza ukanen dudalako. 

Tea prestatzen diot... eta mahaiaren inguruan ametsetan hasten gara: itsasora irekitzen duen terraza handi batekiko ehun eta berrogei metro karratuko apartamendu bat erosiko luke, asteburuetarako borda bat Zuberoan, hiru lekutako ohe bat, Japoniatik ekarri bost labana zilar eta zorrotz, bulegoa antolatzeko gela handi bat liburutegi erraldoi batekin eta Steinway pianoa Vanessa Wagner gonbidatzeko Goldberg bariazioak guretzat bakarrik jotzera. Eta gelditzen zaion diruarekin bidaiatuko genuke trenez, Europan barna, Vienatik hasita.

Eta bat-batean Ulisesen odiseako marinelez oroitzen gara: haiek lotoa jaten zuten, guk ere lotoa egiten dugun bezala, gure amets eder horiek betetzeko nahikoa baliabiderik ez dugula ahanzteko. Baina batzuetan ametsak egia bihurtzen dira… 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA