Lumatza

Itxaro Borda
2010eko azaroaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nafarroako alhatzaile, esmoil, kinkil, friki, bizale, translari, piperopil, zehazkabe eta elkarte feministek -ez dut inor ahantzi...- Lumatza deitu batasuna sortu berri dute Irunean. Batetik Bartzelonan atxilotu eta gero askatu zen nafar jatorriko Maro transexualaren sustengatzeko eta bestetik datorren otsaila hasieran Opus Deik antolatuko duen genero ideologia aztertzeko nazioarteko bere lehen topaketen helburuak salatzeko. Hildo horretarik jarraitzeko asmoa dute.

Blog bat, prentsaurrekoak, ekintza politikoak eta ludikoak aipatzen dizkigute, Iruneako Aldapa kalearen 3. zenbakian ireki duten Kattalingorri ostatuan hain zuzen. Hilabetekal, hirugarren asteburuetan halaz, ostiralumatzak izeneko gaualdiak iragartzendituzte besta egiteko, biltzeko eta arteaz gozatzeko. DJ-ak ariko dira, joterak, poetak musikariekin edo bakarrik, mintzalariak, idazleak beraien obrak aurkezten. Denen gostukoa date segur aski Nafarroako hiri-buruko desordenatuen aizolbea. Enfin, gehiengoaren.

Badukegu menturaz behialako kongresoaz hitzegiteko aukera, hemen bertan. Azkenik euskarak ere toki apur bat ukanen du agian. Gure eleak inarrosaldi baten premian dabiltza.

Hitzen ispiluaren laugarren emaitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.