Itxaro Borda

Maggie

2026ko apirilaren 25a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bob Dylanek kantatzen zuen, behiala, ez zuela gehiago Maggieren baserrian lanik eginen, esklabutza moduko horrek aspertzen zuelako. Melodia hori gogoan daukagu, ezta? Familia zital horretaz oroitu nintzen herenegun, Bilboko Plaza Barriaren kantoi batean, irri partekatu eta anonimo baten haritik, Maggi izeneko emazte beltz eder eta sinpatiko batekin solasa harilkatu nuenean.

Girgilak proposatzen zituen eta euskaraz abiatu genuen solasaldia, ongi ikasi bainuen bezperan Argi gorriak euskal telesail izugarria bukatu berriari esker, edozeinekin euskaraz aritzea hobe dela, bereziki Bilbon. Ez nintzen tronpatu, «ezta zerik» ihardetsi zidan, gazteleraz segituz eta bere hamasei urteko semeak sei mintzaira ezagutzen zituela erantsiz, Senegaleko wolofa, frantsesa eta euskara barne. Elkarrizketa gozoa zen, agian askea ere: semearen egunerokoa segurtatzen zuen karrikan elefante grigriak eta esku-muturreko koloretsuak salduz...

Besoko bat oparitu zidan agurtzeko unean eta geroztik hor daukat Garmin ordulariaren aldamenean, munduarekin dudan lotura soil eta biluziaren lekuko!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA