Itxaro Borda

'Magistra vitae'

2025eko azaroaren 20a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Historia maite duenak Tazito zaharraren kronikez gozatzeko aukera dauka, nahiz eta latinik ez jakin. Julio Zesarren erailketatik Julio-Klaudiar enperadoreen ehun urteko garai luzeko kontakizuna eskaintzen digu; boterea, mendekua, odola eta inperio baten eraikuntza metodikoa narratuz. Marguerite Yourcenar handiaren Hadrianoren oroitzapenak iturri honetan bertan bainatzen dira.

Erroma eternalak bizitza irakaspen mamitsuak ematen dizkigu, eta ez guri bakarrik, baizik eta Silicon Valleyko buruzagi libertarianoei ere bai. Europar herri guztiz gehienetan, historian zehar erregetza, errepublika, inperio ereduak lerratu dira, bata bestearen ondotik, eta badirudi, Elon Musk bezalako pentsalari miliardunentzat, jada, Trump batek irudika dezakeen inperioaren ordua etorri dela. Erromatarren historiak fazinatzen ditu, inperialismoak eta bere emaitza zuzenek bezainbat.

Erromatarrek ez zuten zergarik ordaintzen, hilabetean behin jokoak bazeuzkaten eta gizon —sustut gizon...— ospetsuak ohoratzen zituzten. Eta hau, Musken eta Zuckenbergen trakako industrialentzat bereziki kitzikagarria suerta daiteke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.