Itxaro Borda

Mapa justuagoak

2026ko irailaren 10a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Kolonialismoaren garaitik hona lurreko bizidun orok mapa mundi-aren irudikapen berezia daukala aitor dezagun: orain arte indarrean dagoen Mercator kartaren arabera, ipar hemisferioko herrialdeak direnak baino handiago agertzen zaizkigu, hegoaldekoak aldiz mendreagoak dira, hamalau aldiz txikiagoa gainera Afrikaren kasuan.

Gerardus Mercator Flandriako jakintsuak zuen karta hori marraztu nabigazioak errazteko XVI. mendean. Iragan gizaldi hasieran, Max Eckert alemanak errealitateari hurbilago dagoen mapa bat ondu zuen, Ekuatore aldeko eskualdeak espazioan hedatuz eta Estatu Batuen, Txinaren eta Europaren neurriak ber kalkulatuz. Ondoko egunetan, Nazio Batuen biltzar nagusian munduaren ikuspegi orekatu baten aldeko erresoluzio bat aurkeztuko du Togo herriak, Afrikako Batasunaren sostenguarekin.

Bizkitartean —karta eta izendapen istorio hau ere!— Trump autokrata ari da Amerikako kontinenteko aintzirak, itsasoak eta bazter asko bere deituraz bataiatu nahian. Geografia kartak ez dira neutroak, alabaina, munduaren gure ikusteko manera baldintzatzen duten heinean...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA