Trumpismoak, ideologia gisa, badu bere martirioa. Charlie Kirk deitzen da. 22 urteko Tyler Robinson gazteak tiro batez erail zuen duela gutxi, Utah-ko unibertsitatean, biolentziari buruzko galdera bati erantzuten ari zelarik preseski! Miliardunak Estatu Batuetako ezkerrari egotzi dio hilketa eta sorgin ehiza berri baten deia luzatu du. Are haserreago agertu da JD Vance, presidenteordea, katolizismora konbertitu berria, Etxe Zuriko segida hartuko duena menturaz, hauteskundeetatik pasatu gabe.
Larunbatean, trumpismoak kontatzen dituen iluminatuak oro, Arizonako Glendale hiriko estadioan bilduak ziren Charlie Kirk influentzer misoginoari, supremazistari, homofoboari eta muturreko fededunari omenaldi sentituaren egiteko. Trumpek errepikatu du hor, fedearen funtsa politikaren muinera ekarri nahi duela, barkatzen ez duen Jainko larderiatsuaren figura berretsiz. Charlie Kirk bidean galdu ardi marrakari guzien salbatzeko hil izan dela sinesten dute jada MAGA-zale xifrituek!
Erlijioak eta politikak ez dute sekula marmitako onik egin...