Itxaro Borda

Martxa zuriak

2026ko ekainaren 12a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Emozioa gorenean dago gure jendarteetan neska edo mutiko hotz erailketak agitzen direnean. Bereziki abusu sexualak tartean daudenean. Latza. Askotan agertzen da polizia eta justizia egiturek ez dutela beren zeregina bururaino eraman, hutsak izan direla ikerketetan, eraso larria salatu duen haurraren hitza ez dela kontuan hartu, baliorik gabekoa bailitzan.

Lyhannaren memoria ohoratzeko egin diren martxa zurietan gizon baino emazte eta haur gehiago ikusi da beste behin… umeen aurkako biolentziak gizonezkoen arduratik kanpo balira bezala, soa saihesten dutela ematen du, ez dela beraien afera (!). Jakin behar da hala ere, hamar ikasletako gela batean, sexu edo genero erasoak jasaten dituzten bi edo hiru ikasle zenbatzen direla eta zifra horiek egoeraren larria erakusten dute.

Egia da, halaber, haurren eta emakumeen kontrako bortizkeria sistemikoa dela, gaitzetsi ezina, onartua agian, heteropatriarkatuak naturalizatua. Gizonak, ez denak bistan dena, harrapari dabiltza, aukerez balia, batzuetan beraien haurrak apeo gisa erabiliz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE