Itxaro Borda

Masifikazioa

2025eko uztailaren 16a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Gure hizkuntzak aberasten doaz urtetik urtera, kontzeptu eta hitz multzo ezberdinak asmatzen ditugu, disgusturaino baliatzen eta hondarrean hiztegi mardulen marmoletan handioski zizelkatzen. Aurtengo elea, agian, masifikazioa izango da, denetan entzuten dugu eta ez baitezpada bere erranahirik baikorrenean. Venezian eta Bartzelonan ez ezik, Baionako bestetan hauteman da, Iruñeko entzierroak komentatzeko tenorean, bai eta oinezko bideetako edo itsas bazterretako jende zurbil metaketa ikusgarriak aipatzerakoan ere.

Badirudi, kolektiboki, gaur egungo gure bizimodu kontsumitzaile eta mugagabeko aroaren bukaera hurbil susmatzen dugula, badakigula ezin duela honek iraun eta hormarantz goazela zanpa-zanpa. Ohitura gregarioak ditugu eta guziak aldi berean toki beretan aurkitzen gara ber gauzak miresteko. Egitura ekonomikoak masifikazio hori antolatzen du, komertzioaren onetan eta urbanotasun zerbaiten izenean. Hiri eta eskualde bakoitzak ekologiaren legeen aurka altxatzen den fenomeno horren parean neurriak hartzen ditu, libertate indibiduala murriztuz, bisita txandak zorrotz antolatuz edo sarrerak pagaraziz. Besteak beste.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.