Itxaro Borda

Milesker

2026ko urtarrilaren 14a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Trumpen Venezuelako balentriaren astean berean, labezomorroak oro iratzarri dira, AEBetako buruzagia eskertzeko eta beraien arerio politikoen aurka ekitera gonbidatzeko, hala nola Iraneko Xah delakoaren semea edota Espainian, Fran Rivera torero ohia, izenik eman gabe haatik, presidentea bahitu eta New Yorkeko auzitegiaren aitzinera eraman dezan iradokitzeko. Eskuineko ekintzaile guziek laban suitzar egokia aurkitu dute Trumpengan beren boterera heltzeko xendra garbitzeko!

Esker onez plegatzen zaizkie halaber, festa huts egin nahi ez duten Europako petrolio enpresa multinazionaletako buruak ere. Repsoleko Josu Jon Imaz ikusi dugu, entrabaleko ingeles batean, Trump zoriontzen, Venezuelako esku hartze ilegal horretatik landa, herrialde hobeago bat moldatzen laguntzeagatik. Galdera hauxe litzateke: bat al datoz Venezuelako hiritarren interesak eta petrolio enpresenak? Aferagileek ez ote dute nahiago libertate humanoa zapaltzen duen gobernu batek kudeatzen eta oposizioak larderiatzen dituen arpilatze sistema batean ekin?

Petrolioa aipatzen denean munta gutxi du arrazionaltasunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.