Itxaro Borda

Minneapolis

2026ko urtarrilaren 29a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Minnesotako hiriburua da Minneapolis, eta aldi berean, Michel Portal baionar musikariak 2001ean plazaratu zuen jazz albuma zoragarri baten izena. Obra horretako melodiak baliatzen ahalko genituzke dagoeneko Minneapolisko karriketan Immigrazioaren Poliziaren sarraskien eta hilketen salatzeko biltzen diren jendetza nasaien agerpenak ilustratzeko soinu banda gisa. Renee Gooden ondotik, Alex Pretti izan da asteburuan bizia galdu duen bigarren herritarra, hamar balaz tirokatua. Trumpen administrazioaren justifikazioek nazka ematen dute, Alex hau ere barne terrorista bat omen zelako eta kito! Badirudi Trump gobernura heldu eta urtebetera, ipar amerikar hiritarrak siderazio egoera batetik iratzartzen ari direla, bereziki demokraten aldetik. Errepublikanoen artean halaber pitzadura ideologikoak nabaritzen dira, baina ez aski indartsuak autokrataren boterea zalantzan emateko.

Buruzagi biolento batek ez duelarik mugetatik kanpo nahi duena lortzen, bere herriaren kontra altxatzen doa, mendekatzen doa, eta free jazz musika bat gelditzen da egoeraren larria jasaten laguntzeko! 

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA