Itxaro Borda

Mitologiak

2026ko uztailaren 10a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Pello Reparazen Mitoaroa ikusgarriaren soinu-banda kaskoan entzunez ikusi behar da Bonnat museoan ireki den Mitologiak erakusketa berria, iragan larrazkenean museoa estreinatu zenetik lehena. Troxatzen gaituen oihal trinkoa osatzen dute mitologiek eta hori argi dago Kretako labirinto famatuaren moduan antolatu duten ibilbide honetan. Roland Barthes ere, bizirik balitz oraino, Bonnatera itzuliko litzateke gogotik!

Mundua laburbiltzen da, mirailez, hormaz, beiraz eta pasealeku intimoz moldatu espazioan. Denetan kasik mito berdinak ditugula ohartzen gara hemen, euskaldunok barne... ikasten dugu edertasunaren hierarkiarik ez dela humanitatean eta istorioak kontatzea maite ditugula, jatorriez, naturaren ezinbesteko abaroaz edo gure buruak bakartasunetik salbatzeko sortzen ditugun balizko jainkoekiko harreman bizitoreez.

Irango, Siriako edo Afganistango obrak ikustean emozio zerbait nabaritzen dugu eta mitologia zaharretatik berriak sortu beharko genituzkeela pentsatzen hasten gara, kolektiboki, kontsumo eroaren, tiraniaren edo malurraren atzamarretatik libratzeko!

Ez huts egin!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA