Itxaro Borda

Ñ

2025eko azaroaren 5a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Beti erran dut ortografia eta gramatika erregelak politikoak direla, eta hona hemen froga: Baionako tribunaleko parketarentzat zeinu diakritikoak etsaiak dira. Iragan urriaren 15ean, halatan, Ibañez izeneko ama batek bere semearen sortze-agiriko deiturako ñ hori desagertzen ikusi du epaileen ezezko borobilaren ondotik. 2014ko paper ofizial baten arabera, estatu zibileko aktek hizkuntza erromanoz idatziak izan behar dute, eta frantsesak ez du tildea bere diakritikoen zerrendetan onartzen. Iparraldeko diputatuek erabaki ideologiko bat salatzen dute. Ideologikoa, «bereziki eskualde hizkuntzekiko», gehitzen du Paul Molac hautetsi ezagunak.

Zer eginen behar dute gure arteko Arño, Aña, Añi, Iñaki edo Mañañu guziek? Eta Bretainiako Fañch lerroek? Nola ekin izenen grafia ukatzen duen frantses mintzairaren delibero diskriminatzaileaz haratago? Ibañez andereak entzun nahi duenari errepikatzen dio ahizparen eta bere haurren deiturak ñ hau daramala. Ama gazteak segurtatu du borrokatzen segituko duela diakritiko kritiko hori berreskuratu arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.