Itxaro Borda

Narko-Baiona

2025eko maiatzaren 21a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Batzuetan, ene oinezko bideetan, bere bizikleta zaharraren gainean, semea tiroz hil zioten adineko aita marokoarra gurutzatzen dut. Triste baten antzera dabil, nik behiala Gaskoien plazako posta bulegoan zerbitzatzen nuelarik hain alegera zen gizona. Jakina da betidanik, agian uste ziztrin bat baizik ez den arren, Baiona Iparreko Breuer hiriko egoitza erraldoi horien maldan droga trafikoa badabilela zarata apalean, Goenkale-ren garaiko Arralde hartan bezala!

Azken urte hauetan, arazoak Baionako beste auzoetan ere badirelakoaz jabetzen ari dira hiri segurtasunaz axolatzen direnak. Begiak, haatik, beti itxirik atxiki dituzte Baiona Txikiko (euskal) ghettoan gertatzen zenarekiko, baina bego... Aldion, eta denbora labur barne, bi tiroketa izan dira Balishon kartierrean, mutiko gazte bat bederen larriki zauritua utziz. Bat-batean, konturatzen gara ez dugula gure hiria ezagutzen eta aurre-iritziz itorik bizi garela. Eta zurrumurru hau: Lapurdum zahar hau gobernatzen dutenek bake soziala segurtatzen omen dute auzoen arteko harremanak minimora murriztuz... eta hori, naski, nonbait hala da!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.