Onintza Enbeita
BIRA

Nostalgia

2022ko abenduaren 18a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Duela urte asko, asko-asko, Josu Zabala eta Xabier Amuriza sanferminetara joan omen ziren. Zabalari behin entzun nionez, Amurizak orga batean hartu zuen bera, etahandik behetik soinua joaz laguntzen omen zien Amurizaren bertsoei. Zabalak esan zigun inmenso ikusten zuela Amuriza orgatik begira. Bada, ostiral gauean BECen gauza bera gertatu zitzaidan: hirugarren ilaratik agertokira begira erraldoia iruditzen zitzaidan Josu Zabala, milaka laguni soinua joz.

Nik ez dutHertzainak berriro itzul daitezen nahi, egia esan. Neuretzatederra litzateke; baina garaiok beste protagonista batzuk eskatzen dituzte. Beste gauza batzuk entzuten dituztegazteek orain, eta hori ona da. Hala ere, ostiral gauean, bizitzakopari bat egin zidala iruditzen zait. Oraindik ere indar handia duten kantuak kantatuaz urratu genuen eztarria, eta honezkero beste modu batera kantatu behar genituzkeenak ere kantatu genituen.Inori baimenik eskatu gabe egin nuen barre eta negar eta dantza eta kanta eta ileak puntan sentitzen utzi neure buruari inoizko Garirik onenaren erritmora. Eta salto egin bateriaren pun-punarekin, eta pentsatu nostalgiak ez duela ezertarako balio, baina onartuiraganean ondo egindako gauzek orainean ere irauten dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.