Ikusi dugu Christopher Nolanek bildu Odisea, handiosa da, huts egin ezina, Homeroren kontakizunarekiko fideletan fidelena, gaurko garai belikosoen ispilu gisa moldatua, antikitateko emazte pertsonaiak beren emakume boteretsu izaeren neurri betean pantailaratzen dituela. Hor dira Troia erasotzera joan ziren Menelas eta Agamemnon, igebelar hostoak jan arau Itakara itzultzeko ideia irensten zuen Ulises, Ziklopea eta bere aitaren bila abiatu zen Telemako. Hor dira halaber Penelope pazientea, larrua beltza duten Elena eta Klistemnestre ahizpak, Kirke eta Kalipso...
Filma ikusi bitartean, bakoitzak bere odisea intimoa ber harilka dezake. Nolanen obrako peripezia guziak kolektiboki bizitu ditugu: gure arbasoen gerla epikoak, buruzagi larderiatsuen biolentziak, mendeku desioak, exilioak eta exodo erruralak, herrira bueltatzeko premiak metropolietan ezagututako Kalipsoren batek ahantzarazten zizkigula... etxera heltzean gero, guretzat lekurik ez zegoela ohartzea, borrokatu beharra norberaren gela baten segurtatzeko: Odiseak, egundainokoan, gurea ere izaten segitzen duelako!