Itxaro Borda

Osagarria zaintzeko

2025eko abenduaren 6a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bilboko Termibusen nintzen kafe eta kruasan banaren aitzinean gosaltzen, nire mezuen artean, negua osagarri onean pasatzeko moduak zerrendatzen zizkidan artikulua aurkitu nuelarik. Irakurtzeari ekin nion, pasatzen ziren jendeei begira, gogoetari: kirola praktikatu behar da, argia hurrupatu, ongi lo egin, estres neurria apalarazi, landare infusio beroak edan, omega 3 eta D bitaminak hartzea ahantzi gabe. Hor dira edari sanoak halaber, zitroin urarekin nahastu asunez, erromeroz, elorri xuri petaloz eta jengibrez onduak.

Soilak eta zaporetsuak dira osagarria zaintzeko baliabideak. Baina soiltasuna, gurbiltasuna, sukre eta gurin gabetasuna baztertzen duen jendarte falangatsu batean bizi gara, eritasun kronikoekin eta ekai kimikoekin benefizio izugarriak egiten dituen sistemak ez duelako eredu ezberdinik pentsatu nahi ere. Xederetan harrapatu birigarro obesoak gara: orkatila inguruan dugun burdinak min egiten digun arren, maite dugu maite, sabelean barna hedatzen zaigun koloreztagarri edo gustu altxagarri anitz horien distira!

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.