Itxaro Borda

Parioak libro!

2026ko maiatzaren 5a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Etxea sutan dugu eta salerospen aplikazioei begira gaude... horrela parafrasea nezake Chirac presidente zenaren 2002ko ateraldia: erran zuen, baina ez zuen deus egin, prefosta! Azken aldiotan, Polymarket edo Kalshi bezalako aplikazioetan desastre ekologikoek tirria handia dute. Askok parioak egiten dituzte milaka jendek bizia galtzen duten tragedia natural eta izugarrien kontura. Plataforma hauek, gainera, klimari loturiko aldaketa larrien kausak despolitizatzen eta banalizatzen dituzte.

«Etorkizuneko gertakarien poltsa» gisa irekitzen diren guneak badira. Iragan urtean, kriptomoneda ozenen trukean, Los Angelesko suteek egun bakoitzean erreko zituzten hektarea kopuruaren bizkar pariatzen zebiltzan erabiltzaileak. Orain, aldiz, Irango gerla da diru-jokoen helburu nagusia. Story-ak osatzen dituzte kotak igoarazteko. Fluktuazioen arabera, gidoiak saldu eta erosi daitezke, tartean irabaziak sakelaratuz. Lur ikarak, bankisaren urtzea, uholdeak edota Greta Thunbergen atxiloketa dira pario-aitzakia argienak. Ezin da uka planetaren kontra pariatzeak morbidotik zerbait baduela...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA