Itxaro Borda

Pazko

2026ko apirilaren 5a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Igandeak badoaz igandeen ondotik eta ez elkar irudi hargatik. Duela astebete Bilbon geunden, komentario-ondo anitz hazten duen Korrikaren bukaera ospatzeko, eta gaur apirileko eguzki pean, Okabe kaskoko harrespilen erdian gara, meditatzen. Ideia arraro batek urratzen digu garuna: Okabe eta Korrika ez dira bakarrik euskaradunen ondasunak, mutual core horren inguruan bada periferia zabalago bat, oraindik frantsesez edo gazteleraz mintzo eta korrikalarien masan urtzen dena. Animatzaileek askotan oihukatu dute entzun gaitzatela! Baiki eta eiki, baina nork?

Gure mundua beti dikotomia horretan biribilka itxuratzen dugu, gu eta haiek, haiek etsaiak, eta gu zurrunbiloaren zurubietan ere, gu franko haien urmaeletara aurtikitzen duten euskalduntasun graduen araberako zurmailak. Botere sinboliko zerbait dakarten erdaradunak baizik ez dira onartzen, gizonezkoak baldin badira hobe. Okabe gainean, bereizketa subliminal linguistiko orotatik urrun, gorago aipatu dugun periferia zabalago hori partikularki zaindu eta eskertu beharko genukeela diot nik nirekiko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA