Loiret aldeko laborari organiko batek pixa erabiltzen du bere lurren kutsadura kimikoa murrizteko eta alorrak ontzeko. Inguruko jendeen gernu-urak biltzen ditu Chatillon izeneko herri txikiaren erdian eman duen dupa erraldoi batean. Kadmio neurriak mugatzeko ahalmena badu, eta gaurkoan, Frantziako osasun agentzia nagusiak metal horren letaltasuna aipatzen duen unean, berri biziki ona da, herritarrek egunero jaten dituzten elikagaiak, hezurrak ahultzen eta errainak erasotzen dituen kadmioz hantuak baitira.
Egia da, daitort, pixa eta gorputzeko fluido ezberdinak zutabe honetara ekartzeak halako disgustu fisiologiko bat sor dezakeela irakurleongan. Simon deitzen den nekazariak frutak eta barazkiak lantzen ditu fosfatoz osatu ongailurik erabili gabe, txiza soilarekin, lehen, gure etxeetan, liliak eta tomateak handiarazteko, urrin hain txarra zeukan asun-pixorra baliatzen zen moduan. Pixa humanoa eta asun-pixorra bezalako likidoak debekatuak dira oraino laborantzan, baina ezin uka, bestelako nekazaritza eredu baten balizko aitzin-ikuspen bat eskaintzen digutela.