Itxaro Borda

Planeta blua

2026ko otsailaren 22a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ron Garan izeneko amerikar astronautak 178 egun pasatu ditu espazioan eta izpiritua arras nahasirik itzuli da lurrera. Humanitatea «gezurretan» bizi dela errepikatzen dabil sare sozialetan, bide onetik ez gabiltzala eta perspektiba aldaketa erradikal batera deitzen gaitu. Bistan dena ate jada irekiak zabaltzen ari da, zientifikoek, poetek, bizidun (pobre) gehienek badakitelako B planeta eta planik ez dagoela eta dugun hau —gurea ez dena bidenabar— begi ñiñika bezain finki zaintzekoa dugula!

Apolo 8-ko ekipajeak, lur borobil eta urdin honen sortzea Ilargitik argazkitan hartu zuenez geroztik nabaritzen dugu zoru zaurgarri batean errotzea dagokigula. Gero eta (eskuineko) botere politiko gehiagok gizakiak eragin kanbiamendu erraldoiak ukatzen ditu, herritarrengan destino komunarekiko axolagabetasuna eta Bestearekiko herra txertatuz. Garanek, azkenik, lurra, mundu mailako ekonomiak arraiki ustiatzeko jostailu baten antzera erabiltzeko duen joera salatzen du.

Pena da estratosferan gora joan behar izana egia beritable horietaz jabetzeko… baina hobe berandu inoiz ez baino…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA