Itxaro Borda

Scullyren alabak

2026ko irailaren 27a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Dana Scully, Fox Mulderren saihetsean, pantailetan agertu zitzaigun urteaz oroitzen gara. Bi ikerlariak ardura-maila berean zeuden. Lehen aldia zen, ordura arte gizonezkoak zirelako ikerketa eramaileak eta emazteak bigarren plano batean utziak, MI5eko Purdey agente sekretu erakargarria bezala. Dena den, X Txosten haien gaurkotasuna zirraragarria da, planeta honetaz kanpoko balizko izakien presentzia bezainbat.

Lau hamarkadaren buruan, dagoeneko, edozein telesailetan azaltzen dira bilakuntza-buru dabiltzan emazteak: Cold Caseko Lilly Rush adibidez, Nit i Diako Sara Grau edo Goenkaleko Nekane Beitia zoharrak. Hondar ahoak hartako Nerea Garcia ere hor dago, misterioz kargatua. Berriagoak diren Lioness eta Killing Eve serietan aldiz, pertsonaia femenino biolentoak ditugu, hiltzeak izutzen ez dituenak eta gizonezkoek eragin minez mendekatzen direnak halako damurik gabeko bozkario osasuntsu batekin!

Deadwind finlandiarra begiratzen ari naiz momentu honetan eta Sofia Karppi inspektoreak bere haurrez ere axolatu behar du inkesta eraman bitartean: bizitza ez da erraza nehorentzat!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA