Itxaro Borda

Senarra eta Jainkoa

2026ko uztailaren 1a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Tenperaturak gora doaz kanpoan, bai eta jendeen garunetan ere: sinapsiak zartatzear daude, generoen mugak gogortzear eta zenbait joera sozialen ulertzea neke zaigu. Baina hor dira Ameriketako Estatu Batuetan, pantailen erdian, arrosa kolorea garbitasunaren zuritasunarekin uztartuz, beraien senarrak eta jainkoa zerbitzatzea baizik xede ez duten adin hotzeko neska gazte bandak. Tradwifes ezagunak influentzer ospetsuen diskurtsoen eta trumpismoaren atzamarretan harrapatuak dira.

Dolar franko ordain dezakete kristau emazte modernoak izateko eta sineste kontserbadoreak aldarrikatzen ikasteko. Paradisua amesten dute, maskulinoa alabaina, eskuinekoa bistan dena. Amatasuna aipatzen dabiltza, ahalik perfektuena –horrelakorik balitz!–, abortua eta homosexualitate femeninoa gaitzesten. Biblia esku batean daukate eta banku txartela bestean. Emakume kontserbatzaile horiek moñoñak izan behar dute gainera. Badakite senarrak, apezak behiala bezala, azken hitza bere duela, haurrak bedeinkazioak direla eta bozkatzera joateak ez duela deus balio.

Horrela al dira Amerikak handi?

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA