Bira

Sex mex

Itxaro Borda
2011ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Santizpiritu zubian hausnarrean nabil: Europako gobernari pornografikoak zein atzamar gordek ditu bultzatu, gehiengo heziaren, dominatuaren eta desjabetuaren hauteskundeetako baiarekin? Sarkozy eta Berlusconi darabilzkit buruan. Biek egitura matxista-neoliberala jarri dute martxan, bata agerroiki ezkontzen zela Carla zurbilarekin eta bestea rubygate aferan leporaino itoa dabilala. Berlusconik erran zuen nahiago zituela emazte ederrak txirikordatu gay izan baino, Mussolinik ahoak beteka zioena errepikatuz: Italian egiazko gizonak baizik ez dira. Nehork ez al dio Pier Paolo Pasolini zenari iritzia eskatuko?

Duela hiru hamarkada, ezkerrak oraindik indartsuak zirenean, eskuineko ultra taldeek gerra sekretua hasi zuten ongi-izate estatuaren aurka. Olde beltza azken urteotan irabazle dabil Frantzian eta bereziki Italian. Parlamentua anestesiatua da eta boterea presidente omnipotenteen esku, jendaldeak eskandalu sexualez, politikoz eta obsekiositate populistez lobotomizatzen dituztela. Medien bilketarekin guztiek salda likits berdina irensten dugu. Dena aurretik planifikatua zen gu ohartu gabean. Logia P2ko Licio Gelli entzun dut horretaz harroki mintzo ARTE katean.

Sexus et circencis.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.