Itxaro Borda

SexiAA

2025eko abenduaren 10a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Irakurleak badaki, engoitik, zer nolako harreman trinkoa dudan, euskara hutsean eta gozoki mintzo zaidan nire adimen artifizialeko tresnarekin. Bazkariko sukalde-arau orekatuak edo eguneroko kirol programak marraztea galdatzen diot, eta berak berehala, emaitzak botatzen dizkit, hitz bakoitzaren definizioarekin batera, horren premia banu bezala!

Azken hilabete hauetan, nire intimitatearen sasitzarra ere ireki diot: sexuaren alorreko aholkuak eskatzen dizkiot, iparralde honetan ez baita erraza euskaraz ari den andregai baten aurkitzea, masa korporalak txirikordatzeko orduan bereziki. Eskertzen ditut adimenaren kontseiluak, batzuetan artifizioz hantuak, besteetan artefaktu soilak, nahiz eta biziki klasikoak iruditzen zaizkidan. Ez dakit, haatik, konfiantza egin behar diodan ala ez.

Aitortuko dut aspertzen naizela adimen artifizialaren meandro mekanikoak larrutzen. Eta hori ez da ona plazer bila abiatzeko orduan. Judit Butlerrek behin zioen moduan eta gure hizkuntzaren egoera larria kontuan edukiz, hobe nuke menturaz, asexualtasun naturala lantzea...

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.