Bira

Titus

Itxaro Borda
2011ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Plaza mediatikoan politikariak Troiako zaldiaren antzera balizko erreforma xedeekin jostatzen direlarik ikusteko herritarren ihardokia noraino doan, sindikatuen lehia odoltsua hasi da 2012an hauteskunde profesionalak dituztelako. Horrela ulertzen da CGTak Lehendakariaren jokhaldia boikotatzea, bestela Bernard Thibaultek ez baitzuen Sarkozyz pleinitzerik Amikuzen diogun bezala. Artean lantegi zerratze eta jende oldeen pauperizatzeak darraite.

Demagun Hazparne eta Bezkoitze mugako Luxat zapatalariaren kontu espartinak etxean pikatzen ari den Marie B. gurutzatzen dugula: bai, makinak eta tresneriak jada emanak dituzte Tunisiara, enpresa batzordekoek ez dakite nola defenditu behar gaituzten, ehun eta zazpi emazte gara lizentziatuak izateko zorian, erabakia datorren ekainean hartuko dute, abendoan ez dugu hilabete saririk eskuratu, eta urtarrilakoa sordei, bazuen hogeita hamaika urte hor ari nintzela lanean, zenbat diru ukiko dut, zerbait ukitzen badut behintzat, berrogeita hamazazpi udaberri nekatuokin non aurkituko dut berriz lana nik?

Marie B.-k orratzak lardaskatu ahurrak erakusten ditu eta egoeraren latzaz norbaitek pagatu behar bailuan Titus bere zakurra garrazki bulkatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.