Uste dugu boterean eta diruz hornituak direnek ez dutela triste izateko eskubiderik. Eta ohartzen gara gehienetan, jende okituak direla minberenak, gaizkien sentitzen direnak, bozkarioa zer den ez dakitenak: sorbalda bat behar dute saminaz husteko eta norbait beren penak entzuteko. Entzule ona naizela daitort, ez dudalako aipatzeak balio duen existentzia mikorik, baina ez nago prest egun hauetan prentsan isurtzen den Brigitte Macronen auhenen aditzeko!
Pasa diren hamar urte hauetan, mundua zein den iluna, gaiztoa eta astoa ohartu da, ez zuen horrelakorik espero alabaina, eta irauteko gisan, bere gogoetak paperean etzatera behartua izan da. Ez omen da sekula hain triste ibili... bereziki ziber-zirika transfoboa jasan duen garaietan. Konprenigarria dena bestalde. Ez du nehongo sustengurik jaso, are gutxiago behin alu zikin hitzekin laidoztatu zituen feministengatik.
Hauxe erran diezaioket: lasai, Brigitte, zure kalbarioa bukatzear dago, eta gurea ere bai... ongi da azkenean, zure senarrak eta bere konplizeek uzten duten zabor metaren neurriaz konturatzen hasten baldin bazara!

