Itxaro Borda

Txakurren genealogiaz

2026ko martxoaren 28a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Euskaraz txakurrek ez dute fama onik, baina manifestazioetako lemak baztertzen baldin baditugu, badakigu txakurra gure lagunik hoberena eta fidelena dela. Beratzen naiz hitz hauek idaztean: oroitzen naiz, duela hiru hamarkada, Dog’s life izenarekiko sonetoa oparituko nion Ttette izeneko etxeko txakurra nola zetorren nire atzetik, Oragarren barna korrika egiten nuen denboretan. Mihia luzatzen zuen, babesten ninduen eta ahapez mintzo nintzaion…

Otso gris mota biren gurutzamenduz sortu txakurra, familia-kide bilakatu zitzaigun duela hamaika mila urte, baina ikerketa genetikoek erakusten dute domestikazioa bost mila urte lehenago gertatu zela! Txakur-hortzik zaharrena Turkia aldean aurkitu zen eta horren DNA aztertuz atera dira ondorio tenporal hauek. Zientifikoek ez dakite zertarako zeukaten txakurra behialako jendalde erdi nomada haiek, zaindari eta alarma egile gisa menturaz. Orak gainera, humanoaren bakartasun kongenitalaren aringarri bide zitezkeen. Hil hobi frankotan, haur hilotzen gainean txakur kume hezurrak atzeman dira… fidelitate maitekor horren seinale.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!