Itxaro Borda

Txalaparta

2025eko urriaren 1a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Baionan bada trans, gay eta lesbianontzako leku bat, aizolbe, abaro edo geriza deituko duguna. Batzuentzat, funtsean, azken portua izan daitekeena. Txalaparta ostatua arratsaldeetan zabalik da Bonnat museo berrituaren parean, bai eta Iparraldeko zein Landa hegoaldeko queer jendaldearen errezibitzeko zerbitzua ere: laguntza ematen dute, aholkuak, toki segurua dela askorentzat. Udako gure hiriko besten denboretan gaitzeko giroa sortzen da hor, Celine Dionen I’m alive kantua altxatzen denean bereziki!

Aurtengo azaroaren hamalaua arte iraunen duen Severine Dabadie argazkilari adiskidearen erakusketa estreinatu da iragan ostiralean. Ekaineko Miarritzeko Pridean hartu zituen drag-potreta koloretsuak agertzen dira Txalapartako hormetan dilindaturik. Ahantzi gabe, fotograma parrasta bat ere egin zuela Atharratzeko Bekat’uros ekitaldian... Salatzen eta bizitzen dugun mundu gris eta murritz honetan argitasun zerbait txertatzeko aukera bat da: ez huts egin beraz Les bascos elkartearen Txalaparta tabernako gonbita. Balio du denentzat. Diren eta ez direnentzat!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!