Txantxangorriak, ubarroiak, belabeltzak, antxeta mokogorriak, zozo arruntak, koartzatxo hauskarak, kaio hanka horiak, txontak, hegaberak, kurriloak, basahateak, buztanikarak, mikak, txolarreak, zikoina zuriak, antzara gorriztak, buztanluzeak, zapelatzak, errekatxindorrak, mokozabalak, mirotzak, amilotx urdinak, uroiloak, uzkinaxoak, ipar-ahateak, kopetazuriak, txepetxak, arabazozoak, birigarroak, Martin arrantzaleak, erregetxo bekainzuriak, gerri-txoriak, uroilandak, okil berdeak, pitxartxar burubeltzak, miru gorriak, usapal turkiarrak, haitz-usoak, arrano pikartak, kardantxiloak, kaskabeltzak, istingorrak, txirriak, txinboak, kurlintak, faisaiak, txilinportak, itsas arrano buztanzuriak, txorruak, elano zurbilak, kuliska buztanbeltzak, murgil mottodunak, erroi erraldoiak, belatzak, saiak, beltxargak, buztangorri ilunak, tuntunak, zangak, gabiraiak eta Iratiko basoilarrak, hemen izenpetzen duen txori buru honekin batera, eta bederazka, irakurle mokofin zaren horri, urte berri zoriontsua, ona eta gurbila opatzen dizu...
Txori onak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu