Itxaro Borda

Urak ur

2025eko uztailaren 9a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Prospektiba erakunde batzuk hemendik ehun urtera Akitaniako lehorra nolakoa izanen den asmatzen saiatzen dira gaur eguneko emaitzen ildotik. Atlantikoaren uren maila goratuko da, metro batez bederen, eta behar bada, Baionako bestak orduan, oinak uretan ospatuko ditugu. Edo ospatuko dituzte...  zeren eta ni aspaldian izarren hauts bilakatua izanen naizelako!

Itsas bazterra lanjerrean dela argi dago, bai eta bertako ekosistemak zaurgarriak ere. Bakarren gustuko horrelako berriak alarmistegiak dira, jendea arranguratzea baizik ez dutelako lortzen. Badirudi hobe dela etorkizuneko bilakaera horiek isilean atxikitzea. Duela zenbait hamarkada eraiki hipotesia distopikoak egiaztatuak izateko bidean dira boomer belaunaldi honek nahi ala ez.

Errobi eta Aturri hegiak uretan kausituko direnean, munduan barna hainbat uharte eta delta zabaletako herrialde osoak itoko ditu urak gure begirada eta axolatik urrun. Tuvalu aipatuko nuke, Maldivak, Samoa, Fidji, Kiribati, Dacca eta Bangkok, New York, Miami, Arcachon eta Angelu. Orotara, planeta honetako miliar bat biztanle herrigabe geldituko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.