Itxaro Borda

Urrearen distira

2025eko urriaren 29a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Harrapatu dituzte Louvren lapurreta egin zuten hiru egileetatik bi, horietatik bat atzerriko muga pasatzear zegoela. La casa de Papel telesaila sobera ikusirik agian —inspirazio iturri galanta—, Eugenia enperatrizaren joien parte txiki bat bereganatu zuten iragan astean: leiho bat hautsi, urreriak zakuan sartu eta alde egin, orotara zazpi minutuko ekintza! Dirualde ederra eginen dukete merkatu beltzean, baina balizko merkatu beltz horiek hurbiletik zainduak dira menturaz.

Laurogeita zortzi milioiko altxorra eraman dute. Ihesean, beraien DNA aztarnen puskak abandonatu dituzte, eskularruak, kaskoak, seguritate atorra eta walkie-talkie bana. Eskapuan oraino, Eugeniaren koroa utzi dute erortzera. Andeatua suertatu omen da handizki. Bi atxilotu ez hain abilak Paris inguruko Saint-Denis departamendukoak dira, eta komunzki erraten den bezala, polizia zerbitzuengandik aski ongi ezagutuak. Joiak, ordea, ez dituzte atzeman, leku seguruan direlako hipotesia delarik ikerlarien artean nagusi.

Segida, irakurle, hurrengo zutabe batean...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.