Itxaro Borda

Urte berri on

2025eko urtarrilaren 2a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Enpresa soilak bagina bezala, egitura (neo)kapitalistak deitzen gaitu bilanak egitera urte bukaera guzietan, inbentario zehatzak moldatu eta berehala norabideak eta xedeak finkatzera gaur bertan hasten den urte berrirako. Gure baitan eta gure inguruan hutsa egin behar dugula aholkatzen digute, iraganera tirriatzen gaituzten elementu astun guziak baztertuz. Erabakiak konplitzekoak dira derrigor, eta ez dagigun bezala, bidean ahanztekoak. Aurten ez gaitezela ohiko zepo sentimental, tranpa sozial eta xedera ekonomikoetan behaztopa!

Zutabe honetaz baliatzen naiz herritar bakoitzari urte berri on-on bat opatzeko, —amodio, plazer eta sos pixka batekin alaina—, euskal herritar gisa halaber, libertatea kartzeletan daudenei, eta mundutar naizen aldetik, bake eta zuzentasun inkaü bat —barkatu zuberotarrismo hau...— sufritzen dabiltzan herrialde eta jendalde andanei. Hauxe erantsiko nuke hemen egoistaki: bollera itsasoaren erdian, lesbiana zenbait gelditzen baldin bada oraino, zoriontsu izatea desiratzen diet, bikotean, edo agian hobe, bakarrik, beren iPad erosoaren konpainian!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!