Itxaro Borda

Uste ezina

2026ko martxoaren 21a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azken hamarkadetan immigrazioak irentsiko gaituelako beldurra nabaritzen dugu hainbat diskurtso politiko eta jarrera publikotan. Eskuin muturretik datoz oharrak, bai eta erdigune malguetatik ere, bakarretan ezkerretik, baina hor halaber, itomen lanjerraren kontzientzia azkartzen ari dela erranen nuke. Hitzak, batzuetan, lazoak dira, tartaloak, eta besteetan, kontu handiz ahoskatuak. Zenbaitek Trumpen migrazioen kontrako gerla ekarri nahiko lukete Europara, non ez duen amerikar presidenteak bere xenofobiaren eredua, preseski, Europa zahar honetako historiako egikeretan aurkitu.

Alta, ekonomiaren teoriak ontzen dituztenek diote immigrazioari ateak ixtean, garapen sakrosainduaren abiadura moteltzeko arriskua hartzen dutela gobernariek. Herrialde guziak, gurea barne, immigrazioaren eta pasaiako jendeen bizkar eraikiak izan dira, herritar horiek ekarri dituztelarik teknika berriztatzaileak adibidez, eta hau mundua mundu denetik naski. Bertakoek egin nahi ez dituzten lan gaizki ordainduetako langileak eta gaur egungo zerga ordaintzaileak dira immigranteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!