Itxaro Borda

Wittig Zuberoa

2026ko apirilaren 12a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Atharratzerako ene azken bidaiaren karietara, Monique Wittig (1932-2003) mitikoaren 1969ko Gerrillariak izeneko lan zoharra, lan zilarra, lan minerala eraman dut nirekin! Aturri hegiko liburu-dorre batean aurkitu dudan objektua da, bere zahar usain eta orrialde horituekin, zaurgarritasun hunkigarri bat dariola. Lehen edizioko ale bat da… Les éditions de Minuit etxe ospetsuaren eskutik. Bihotzak jauzi egin dit nobela beltz andana baten erdian ikusi dudanean, eta tupustean, behingoz, zorionekoa nintzela pentsatu dut.

Frantsesezko literaturako lanik harrigarriena dela uste dut —lasai, dena ezagutzen dudalako pretentsiorik ere ez dut!—. Maitale baten gisan paperean etzan kanta-eresi bat da, kementsua, argitsua, funtsezko aditz trinkoekin josia: «Diote, har ezazu zure denbora, kontsidera ezazu hizkuntza berri baten bila dabilen espezie berri hau. Haize azkar batek lurra erraztatzen du…». Ezinbestekoa. Eta gainera, liburuaren jabe ohiaren ezaugarriak hor ditut begipean: Colette Zahm, 27 rue Pontvielle, 12000 Rodez

Notariorik behar ez duen herentzia, alabaina!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA