Itxaro Borda

[X]

2025eko maiatzaren 10a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Jon Miranderen (1925-1972) memoria lantzen da bere sortzearen ehungarren urteburuaren karietara. Ez ote gabiltza gizonaren ideologia eta diskurtsoak zuritzen? Eskuin muturreko ideia-printzez zipriztindu bere abertzaletasun biolentoak erakartzen gaitu oraino? Entzun berri dut faxista-anarkista zela... gaur egun libertarianoa deituko genukeen, Elon Musk eta Silikon haraneko miliardun askoren ildotik.

Ez ote gara masokistak Andimari igortzen zizkion gutunak eta bertan, X sailkatuko genituzkeen perpausak leituz ilustratzeko? Emazteak «aluduntzat» zeuzkan —definizio polita, ezta?—, bere «nazi-anaiak» agurtzen zituen «Heil Hitler» pĂ¼r batekin, «pito barabillak makaltzen» zitzaizkion Pariseko putetara zihoanean, eta, halako nazionalismo pornografiko batez, bere «euskal segai jatorra frantses alu usteletan» isurtzeaz harro zen. Adibideak biderkatzen ahalko genituzke.

Gizarte berezia gara: gure artean, anitzez gutxiagorengatik baztertu, gaizki tratatu eta kanporatutako sortzaileak badira, baina haren faxismo ausartak ilusiturik agian, Miranderekiko halako begirune amultsu batek garamatza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!