Itxaro Borda

XXL trafikoak

2026ko urtarrilaren 27a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gizakia ura bezala da, hemendik pasatzen ahal ez bada, handik iragaten saiatuko da bere premiak betetzeko. Kronika honen lehen erranaldia ez da estilistika soila, duela bi aste Marseillan, hiru egunez egin baita Espainia eta Frantzia arteko pestizida trafiko antolatu eta erraldoi baten kontrako makro auzia. Frantzian debekatu produktu zitalek mugak aise gainditu zituzketen. Zazpi laborari labeldun epaitu dira halatan, posibleki minbizi eragilea den dikloropropenoa erabiltzeagatik. Faktura faltsuekin gordetzen zuten beren zeregina. Fruta eta barazki landetan hedatzen zituzten gero molekula horiek, profitatuz prozeduren sinplifikazioaren aitzakian jada ez dela gehiago kontrolik egiten ere!

Nobela beltz baten idazteko elementuak baditu istorio honek, herritarron eta ingurunearen osagarria ezbaian jartzen ez balute. Funtsean, ez dugu Marseillaraino joatearen beharrik, gure eskualdean bertan, duela lau bat urte epaitu zirelako Nafarroaren alde batetik bestera, legez kanpoko abere antibiotiko trafikoa egiten zutenak: narko-laborantzaren garaian sartuak ote gaude?

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA