Itxaro Borda

Zazpi hozka

2025eko urriaren 17a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Lur honen bilakaeraren zurubian badira bederatzi hozka eta horietatik zazpi jadanik gaindituak ditugu. Potsdameko ikerketa institutu batek plazaratu aldaketa klimatikoari buruzko txostenak hori du argiki frogatzen. Bioaniztasuna lehertu da, beroketa orokorra areagotu, uraren zikloak uhertzen dabiltza eta orain itsasoen azidifikatzea da atari kritikora heltzen ari. Badirudi azterketek erakusten dutela, laster batean, planeta urdin maitagarri honetan ez dela gehiago nehor sano eta salbu bizitzen ahalko.

Bederatzi hozka horiek finkatu dituzte eta gainditze-eguna baino egokiagoak omen dira egoeraren latzaz jabetzeko. Gorago aipatuez gain, hor ditugu, halaber, neurrigabeko lurren erabilpena, kutsadura kimikoa, ozono geruzaren arazoa edota aerosolen presentzia atmosferan. Jakintsuek ez dakite non dagoen zuzen baskula puntua, baina biziki hurbil daukagula susmatzen dute. Ez dezagun ahantz, hau guzia itzulerarik gabekoa izanen dela... Bizkitartean, politikariek bost axola, sosa ausarki irabazten duten ber...

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.